XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaio zinenetik orain arte, zure gorputza asko aldatu da.

Egindako marrazkiak konparatu ondoren, zeintzu dira zure gorputzak dituen aldaketarik nabarmenenak?.

Gure gorputzaren bidez mugitu, jolastu, ikusi... egiten dugu.

Makina bat gauza egiten dugu geure gorputzaren bidez.

Horregatik, geure gorputza maitatu egin behar dugu.

Eta... nola maita dezakegu gorputza? Lehenbizi EZAGUTUZ eta ZAINDUZ.

EZAGUTU ZAINDU.

Goazen, ba, geure gorputza ezagutzera.

Gure gorputzak edo soinak hiru atal ditu: BURUA: Soinaren goiko aldean.

SOIN-ENBORRA: Soinaren erdi aldean dago eta gorputzeko zatirik handiena da.

SOIN-ADARRAK: Soin-enborraren goiko, eta beheko aldean daude.